GABILTZA Gipuzkoako Artisau Biltzarra 1996. urtean artisauen arteko elkarkide eta helburu berdinak partekatzeko asmoz sortu zen.
Modu berean, elkarte profesional bezala legeztatu zen, bertan, artisautza diziplina ezberdinetan objetu tradizional edo gaur egungoak, zein erabilgarriak edo apaingarriak biltzen dituen.
Gipuzkoako artisautza eta artisauak sustatzeko asmoz, ekintza ezberdinak bultzatzen ditu, honela, azoken antolakuntzak, aktibitate profesionalean iharduten artisauen heziketa eta aholkularitza, eta gure ekintzekiko interesa duten entitate publico zein pribatuekiko elkarlana bultzatu.
Hainbat dira Gabiltzak lortu nahi dituen helburuak: artisau sektorearen erregularizazioa, artisautzaren sustatze eta hedapena, artisau produktuen kalitatea areagotu, formazioa, merkaturatzeko modu berriak sortu.
Elkarte hau, helburu guzti kauek lortzeko, beharrezkoak diren elkarlan, antolakuntza eta ekintza guztietara erekia dago.