Jenny Cruz

Textil

HazitaHezi Ataunen sortutako interneteko denda familiar bat gara. HazitaHezi-tik umearen garapen naturala balioetsi nahi dugu, bai alde fisiko zein afektibotik. Jaiotze bertatik hasita, naturalki bizi ahal izateko produktuak eskura jartzen ditugu.
Pentsaera honen barnean, erabiltzen diren materialak zaintzea eta naturarekin arduraz jokatzea oinarrizko ideiak dira eta eskuz eginak izateak balio erantsia ematen die gure produktuei.
Artisau produktuak egiten 2011an hasi ginen, azoka ezberdinetan parte hartu izan dugu, Gabiltzarekin Donostia eta beste herri batzuetan, Ekobirarekin 2. urtez, azoka finkoak (Beasaingo asterokoa, Zarauzko hilerokoa) eta beste ekitaldi batzuetan ere parte hartu izan dugu; Larraitzeko Artzai Eguneko Artisau Azokan, Ordiziako Gabonetako Artisau Azokan,…
Aurten Gabiltza Gipuzkoako Artisau Elkargoan bazkide bezala onartuak izan gara.
Hasieran xurgatzaile eta bular babesleekin hasi baginen ere gaur egun, geroz eta produktu gehiago egiteko gai gara, oihal ezberdinekin lanean ikasi dugularik, banbuzko oihaletik hasita, kotoizko oihal lodiak eta PULezko oihalak.
Produkturik garrantzitsuenak hauek dira: fardel garbigarriak, ume eramaile ezberdinak (fularrak, bandolerak,…), bular babesle eta konpresa garbigarriak, oihalezko panpinak, eskolako mantalak, haurrentzako txanoak, etab….

Lizarmuntegi,7

Arrondoa ezkerra, 20211

Ataun (Gipuzkoa)

  615726305

  jenny@hazitahezi.com

  www.hazitahezi.com